|
Hitz honen azalpena nahiko zaila da, gehienbat jendeak angustia moduan umearengan sortzen den edozein emoziori eta honek sortzen duen kontrol ezari deitzen diolako.
Angustia bizipen desatsegin bat da eta urduritasun haundia, larritasuna eta ondoeza sortzen du. Honekin batera osagai fisiko garrantzitsuak ematen dira: nekea, giarren tentsioa, min abdominala… Antsietate generalizatu bezala agertzen da, eta honek denboran iraunten du edo ustekabeko krisietan agertzen da.
|
Angustia edo antsietate generalizatua:
Ondoez generalizatu bat sentitzen da eta honek kontzentrazio zailtasunak, taupadak, toteltasuna, dardarak, edo hitzegiteko-arnasa hartzeko zailtasunak, … sortzen ditu. Umeak egoera hau kontrolatu ezin duela sentitzen du eta honetaz gain, eguneroko zereginetan jokaera urria adierazten du.
Krisi angustia:
Ustekabeko angustia edo antsietate gertaerak dira. Ez dute abisurik ematen, bai egunez eta bai lotan gaudenean agertu daitezke. Intentsitate haundi batez bizitzen da,heriotzarekiko beldur sentimendu bat azaltzen delarik. Sintoma fisikoez inguratua agertzen da: takikardia, itotasun sentsazioa, arnasketa etena edo bizkorra eta izerdia. Krisia desagertzen denean, normalean minutu batzuetara, berriro errepikatzeko beldurra mantentzen da eta arazo fisiko larri batengatik sortua izatearen mesfidantza izaten da. Angustia krisiaren identifikazioa errezagoa izaten da ezaugarri berezi batzu dituelako eta bere intentsitatea ez delako ohargabean pasatzen.
Baina angustia generalizatuak umearen portaera “jasanezina” bihurtzen duela diote gurasoek. Umea atzerakoia, edozein egoeretan deseroso, urduri, ez oso maitabera… bihurtzen da eta jokaera hauek denboran iraunten dute. Portaeraren disrupzioa edo angustia den bereiztea garrantzitsua da, tratamendu desberdina egiten delako. Beti, estresaren arrazoia antzematea,ez da posible izaten, krisi moduan agertzen den angustiak ere osagai endogeno bat izan dezakelako gorputzak berak eraginda. Angustiaren zergatia ezagutzeak lana asko errazten du eta terapia, hasieratik, zehatzagoa izan daiteke.
Zerk sortu dezake angustia umearengan?
Umearengan milaka arrazoik sortu dezake angustia, baina kontsultan arrazoi arruntenak hauek izaten dira: ikaskideekin erlazio arazoak edo norbaitek berarenganako enfrentamendu zuzena, amaren urruntzea, obsesioak, porrot egitearen beldurra, gutxiegitasun sentimendua edo gai fisikoekin lotuta dauden konplexuak, beti emaitz onenak lortu nahi izatea (porrot egitearekin oso erlazionatua), segurtasun falta, gurasoren bateri edo irakasle edo bere bizitzako eredu nagusi bati beldurra izatea, eskolari uko egitea, jeloskortasun ikaragarria izatea normalean anai baten jaiotzarengatik sortua, gurasoen banatzea, … .
Noiz profesional batengana jo?
Umeari gertatzen zaionari buruz dudak sortzen direnean, egokiena profesional batera joatea da. Bestela, umearen jokaera “bitxiak”, gaizki ulertuak izan daitezke eta ondorioz jokaera larriagotu. Umea askotan ez da gertatzen zaiona adierazteko gai izango. Disruptiboki jokatu ahal dezake eta gurasoak zirikatzeko dela pentsatu, baina sufrimendua bere barnetik eraman dezake.
Ez da larregi larritu behar ere, soilik, umearen bizitza errazteko neurri batzu hartu (gurasoena ere, jakina). Angustia generalizatua duela susmatzen duten gurasoek, kontsultara joateak lasaitu egingo die, momentu horretatik aurrera jarraibide batzu jasoko dutelako eta honek tentsioa gutxituko dielako. Umeari norbaitek pasatzen zaiona ulertzean, konprenituagoa ere sentituko da. Bere jokaera bitxia gurasoengandik zigorra eta kexa jasotzeko besterik ez dela ulertuko du.
|
|
Kasu errealak
A., 8 urteko mutil baten gurasoak, denboran iraunten zuten jokaera kezkagarriak azaltzen zirelako kontsultara etorri ziren: eskuak etengabe igurtzen zituen, ileak erauzten zituen, gaueko ametsgaiztoak izaten zituen, ikastearekin zailtasun larriak (ume adimentsutzat hartuta zegoen), isolamendu soziala, eskolara joatearen ezetza, ostikoka aritu eta gurasoie erantzun erasokorrak eman.
Terapia konbinatu bat egin zen, batzutan gurasoak eta besteetan umea ikusten nituen sesioetan, zein hasieratik oso laguntzaile agertu zen. Kasu honetan jokaera hauek sortzen zituen arrazoia ezagutu nuen eta tamalez, nahiz eta arrazoia ezagutu ez da beti erraza izaten desagertzea, hortaz egoera berdina ematen jarraitu arren (anai baten jaiotza zazpi urtez guraso, aitona eta osaben “erregea”izan ondoren), umeak bere pentsamendua lantzea lortu zuen, horrela egoera familiar hauek bere bizitzako parte garratzitsu bezala bizitzeko gai izan zen, batzuetan oso zoriontsu izaten eta bestetan ez hain beste.
|