Centro de Psicología
Tel: 944 10 14 62
C/Alameda Urquijo 28-4ºA
48010 Bilbao - Bizkaia
|
|
Modificar pagina
Crear (sub) pagina
|
Artikulazio arazoak
|
Umearen heltze prozezuaren barruan, artikulazio zailtasunak gainditzen dira eta lau edo bost urtetik aurrera irauten dutenak bakarrik tratatu behar dira.
Kontsonante edo bokal batean eragin dezake, baita hitz bakar edo anitzetan ere.
|
Arazo hauen arrazoia ezagutu behar da, mota ezberdinetako artikulazio zailtasunak daudelako. Arrazoia zehaztea garrantzitsua da tratamendu egoki bat ezartzeko.
Noiz tratatu behar?
Arrazoi ezberdinengatik, lehenbailehen tratatzea komeni da:
- Denbora gehiagoz umeak gaizki hitzegiteak, ez da gomendagarria, artikulatzeko momentuan bizio gehiago izango dituelako.
- Zailtasunaren arrazoia aurkitzea garrantzitsua izan daiteke, batzuetan arazo fisikoak egon daitezkelako. Adibidez: likidoa belarrian, malformazio kongenitoak, …
- Noizbehinka umeak bere mintzamen urriaren ondorioak jasaten ditu. Guraso batzuk badakite bere semeak jasaten dutena, semeak berak adierazi dielako, baina beste ume batzu ez dira gai kontatzeko.
- Hizkeraren estimulazioa ez da inoiz kaltegarria izango, honek umearen mintzamen garapenari lagunduko dio eta.
- Berreziketa zenbat eta lehenago hasi, eta umea zenbat eta gazteagoa izan, orduan eta pronostiko hobeagoa izango dugu.
- Irakurketa eta idazketaren ikasketa gertu dagoenean, tratamendua bizkortu behar da, eskola-atzerapena eragiten duten nahasmen eta akats arruntak ekiditzeko.
Berreziketaren tratamenduak, gurasoen laguntza behar du.
|
|
Gomendioak:
- Umeak letra bat gaizki esaten duenean, ez zaio etengabe zuzendu behar, baizik eta hitza ongi esan (inoiz ez esan “ez, horrela ez da esaten, horrela esaten da”).
- Gurasoek, semearen arazoa, ez dute antsietatez bizi behar nolabait umeari aditzera ematen diotelako. Umearen egoeran jarri behar gara, gaizki hitzegiteaz eta hau jakiteaz gain, gurasoak egoerarekin larritzen dira. Ondorioz, umeak zerbait erabat gaizki egiten dagoela sentizen du. Arazo hauek tratamendua daukate, beraz, umeak parkean bere lagunak baino okerrago hitzegiten duelako ez gara larritu behar.
- Lehenbailehen kontsultatzea gomendatzen dugu.
|
|
|
|
|