Centro de Psicología
Tel: 944 101 462
C/Alameda Urquijo 28-4ºA
48010 Bilbao - Bizkaia
|
|
Modificar pagina
Crear (sub) pagina
|
Hiperaktibitatea. Arreta eza.
|
Gaur egun, hiperaktibitate eta arreta ezari buruz jende guztiak hitzegiten du, baina jende guztiak, “arreta eza hiperaktibitatearekin” kalifikazioak daramana, ez dauka argi.
Diagnostikatutako ume gehienek nahaste konbinatu bat izaten dute arreta eza eta hiperaktibitatea barnean biltzen direlarik.
Kasu batzuetan sintomatología lehengoan edo bigarrenean bakarrik aurkezten da, arreta eza dagoela ohartu gabe, baina bai batzueri eta bai besteei berdin izendatzen zaiela jakin beharra daukagu. Oso logikoa ez da gertatzen, baina ikuspegi diagnostikotik ikusita gutxienez horrela da, nahiz eta umearekin harremanetan dauden profesional eta pertsonak ondo ezagutu umeak dituen ezaugarriak.
|
NOLA JAKIN ZURE SEMEA HIPERAKTIBOA DELA
Lehenengo pausua sintoma nagusiak aztertzea da:
- Arreta eza:
1. Sarritan zehazkizunei ez die arreta nahikoa jartzen edo etxeko lanetan, lanean edo beste jardueretan utzikeriaren ondorioa akatsetan erortzen da.
2. Maiz zereginetan eta jokoan arreta mantentzeko zailtasunak izaten ditu.
3. Askotan zuzenean hitzegiten zaionean ez duela aditzen dirudi.
4. Sarritan ez ditu jarraibideak jarraitzen eta ez ditu eskolan lanak, aginduak edo betebeharrak betetzen.
5. Askotan zereginak eta jarduerak antolatzeko zailtasunak ditu.
6. Maiz ahalegin mental jarraitua (etxeko edo eskolako lanak) dituzten zereginak ekidin egiten ditu.
7. Sarritan zeregin edo jardueretarako gauza beharrezkoak galtzen ditu (jostailuak, eskolako ariketak, arkatzak, liburuak edo tresnak).
8. Askotan garrantzigabeko estimuluengatik errezki galtzen du arreta.
9. Maiz eguneroko jardueretan arduragabea da.
- Hiperaktibitatea:
1. Askotan, bere eskuak eta oinak larregi mugitzen ditu, edo bere eserlekuan asko mugitzen da.
2. Sarritan ikasgelan edo geldi egon behar den momentuetan bere eserlekutik zutitzen da.
3. Maiz momentu ezegokietan salto edo korrika egiten du.
4. Askotan, lasai jolasteko, zailtasunak izaten ditu.
5. Sarritan “martxan” egongo balitz bezala egoten da, motore bat izango balu bezala funtzionatzen du.
6. Maiz larregi hitzegiten du.
- Inpultsibitatea
1. Askotan erantzunak arinegi ematen ditu, galdera osoa bukatu gabe.
2. Sarritan txanda mantentzeko zailtasunak izaten ditu.
3. Maiz besteen jarduerak geldiarazi edo tartean sartzen da (hizketa edo jokoetan sartzen da).
Ezaugarri guzti hauek eta eskolatik jasotako orientazio guztiak, gurasoak bideratzeko baliagarriak izango dira, baina ondoren profesional batetara jo beharko dute balorazio, orientazio eta tratamendu egoki bat emateko.
Gurasoek, umea tratatzen duen profesionalak ematen dituen jarraibideak, gogorki bete beharko dituzte. Lanari ikuspegi familiarra ematea gomendagarria izaten da, etxean ematen baitira egoera erreal eta naturalenak. Gurasoek ere, erantzun batzu aldatu beharko dituzte eta horrela, semearen jokaera desberdina eta egokiagoa izango da.
|
|
Gaia kontsultatzen den bitartean, gurasoak, semearen jokaera positiboak gehitzeko, “lanean” hasi daitezke. Nola?
- Positiboki sendotzen. Ongi egiten dituen jokaerak bilatu, (seguruenez zerbait ongi egiten du), normalean gurasoak jokaera negatiboak besterik ez dituzte ikusten eta.
- Umeak ondorio eta emaitza egokiak lortzeko, zeregin laburrak proposatu.
- Hasi den zeregina bukatu harte beste ezer ez egin, naiz eta horretarako atsedenaldiak behar izan.
- Ahal den heinean, umearentzat interesgarriagoak diren jarduera eta gaiekin arreta erakarri.
|
|
|
|
|