|
Trauma-osteko estres nahastea pertsonaretzat hondagarria izan den egoera batetik jaiotzen da, eta nahaste honek trauma, beldur ikaragarria edo aurre egiteko gaitasun eza ekartzen du.
|
Traumaren arrazoi ugarik (istripuak, heriotzak, egoera bortitz bat ikusteak, …) antsietatea edo depresioa ekar dezake, baina trauma-osteko estres nahastearen sintomak hauengandik desberdindu eta karakterizatzen dira:
- Trauma etengabe birgogoratu, bizipen edo ametsetan.
- Egoera traumatikoari aurre egiteko gaitasun eza.
- Trauma gogora ekartzen duten egoerak ekidin.
- Beldur, ikara eta agresibitate atakeak izan.
- Beldurraldi erreakzioen gehikuntza.
- Insomnioa.
- Kontzentratzeko zailtasuna.
Sintomeri dagokionez, guraso eta hezitzaileek hurrengo hau kontutan izan behar dute:
- Bere intentsitatea.
- Bere iraupena. Egoera traumatikotik, normalean, hiru hilabetera agertzen da, batzuetan urteetara izan daiteke.
- Gertaera traumatikotik sintomen hurbiltasuna.
Hala ere, ume eta nerabeetan trauma-osteko estres nahastea azaldu daiteke:
- Beraien ametsetan: gertaerari buruz ametsgaiztoak izaten dituzte.
- Beraien marrazki eta jokoetan: errepikakorrak izaten dira eta egoera traumatikoarekin erlazio oso estua izaten dute.
- Etorkizunari buruzko beraien pentsamenduetan: ikuskera oso pesimista; zerbait txarra gertatu behar zaiela uste dute.
- Buruko eta urdaileko min gogorra izan dezakete.
|