Centro de Psicología
Tel: 944 10 14 62
C/Alameda Urquijo 28-4ºA
48010 Bilbao - Bizkaia
|
|
Modificar pagina
Crear (sub) pagina
|
Mintzairaren Atzerakuntza Arrunta
|
Mintzairaren atzerakuntza arruntak agerreran atzerapena eta mintzaerako maila guztietako garapenean moteltasuna egotea zehazten du. Hasiera batean adierazpenean eragiten du eta, neurri txikiago batean, ulerketan.
|
Atzerapen honek, umearen adinean espero den mintzaeraren garapenean eragiten du, baina honek ez du esan nahi, disfuntzio gehigarri bat edo entzumenean arazoak egon behar direnik.
Mintzaeraren atzerakuntza arruntak maila guztietan eragiten du, baina lehenengo bietan eragina gehiago nabarmentzen da:
- Fonologikoa: Letra batzu gaizki ahoskatzen ditu edo ez ditu aipatzen.
- Morfosintaktikoa: Mintzatzerakoan esaldi motzak eta egitura errezak erabiltzen ditu.
- Semantikoa: Komunikatzerako momentuan hitz gutxi dauzka.
- Pragmatikoa: Ez du hitzegiten besteak galderak egin arte, eta laburki erantzuten du.
Mintzairaren atzerakunta arrunteko sintoma narbarmenak:
- Adierazpenean:
o Hitzak 2 urterekin agertzen dira, normalean urtera edo urteterdira agertzen dira.
o 3 urterekin esaldi oso bat adierazteko hitz bakarra erabiltzen du. Adibidez, “ura” esaten du “ura nahi dut” esan beharrean.
o Lehenengo silabak ez ditu aipatzen.
o 4 urterarte ez du “Ni” izenordaina erabiltzen.
o 5 urterarte ez ditu pluralak, esaldi osoak, aditz konjugatuak erabiltzen.
- Ulerketan :
o Bakarrik, egoera zehatz eta puntualak ulertzen ditu.
o Ikaste zailtasunak izaten ditu.
|
|
Mintzaeraren atzerakuntza arrunta profesional batengana joaten gainditzen da. Hala ere, arazo hau prebenitzeko 12 hilabetetik aurrera hitzegitera bultzatzen egokia da, adibidez, umeari asko hitzegiten, gauzak seinalatu eta beraien izenagatik galdetzen...
Atzerapen hau azkartasunez tratatzea gomendagarria da, nahiz eta denbora pasatu ahala umeak zerbait ikasi, gero eta gehiago atzeratzen bada ikaste prozesua gero eta zailtasun gehiago izango ditu, eta kontutan izan behar dugu, mintzaira baliabide garrantzitsua dela ikasteko momentuan. Horretaz gain, badakigu, mintzairaren bitartez pentsatzen dugula, beraz, arazoa garrantzizkoa baldin bada, pentsamendua ere “hondatu” daiteke. Gutxienez, umeak dituen zailtasunen balorazioa egitea garrantzitsua da.
|
|
|
|
|