Centro de Psicología
Tel: 944 101 462
C/Alameda Urquijo 28-4ºA
48010 Bilbao - Bizkaia
|
|
Modificar pagina
Crear (sub) pagina
|
Tik
|
Tik-ak nahi gabeko, ustegabeko, iraupen gutxiko, errepikakor eta erritmoz gabeko mugimenduak dira. Nahiz eta denbora batez desagerrarazi, egia esan gero eta ahalegin gehiago egin desagertzeko, orduan eta gehiago agertzen dira bilatzen den tentsioagatik.
|
Tik nahasteak 6 eta 10 urte artean hasten dira eta aurpegitik, lepotik, sorbaldatik, gorputz-enbor eta eskuetatik hasten dira.
Nerabezaroaren ondoren eta nagusitzean gutxitu egiten dira, eta baita desagertu daitezke ere.
Tik arazoak sortarazi ditzateken arrazoiak hauek dira:
- Antsietate, estrés, tentsio… sentimenduak.
- Haserre eta gorroto sentimenduak.
- Gehiegizko jeloskortasuna.
- Atentzio defizita hiperaktibitatearekin eta gabe.
Guraso eta hezitzaileak datu haeutan arreta jarri behar dute:
- Tik-en iraupena.
- Intentsitatea.
- Kokapena.
- Kopurua.
Tik arazoak mota askotakoak izan daitezke:
- Tik motore sinpleak: kliskaketak, ahoa ireki, aurpegi keinuak, etc.
- Tik distnikoak: buru eta begien desbideraketak, sorbalden altxatzea,etc.
- Tik motore konplexuak: keinu narratsak egitea, norberari jotzea, eskuak usaintzea, etc.
- Tik fonikoak: txistu egin, kurrinkatu, etc.
- Tik sentsorialak: Hutsune, hotz, bero, arintasun, kilikadura, etab. sentsazioak.
- Tik kognitiboak: Kontatzeko jokaera (adibidez kotxe zuriak), buruzko jokoa, etab.
|
|
Tik motaren arabera, ondorioz larritasun desberdineko arazoak sortuko dira. Adibidez, keinu narrats bat egitea edo sorbaldak altxatzea ez da berdin, gizartean ez bait dago berdin ikusita. Baina hautzaroan, sorbaldak altxatzeak iseka egitea eta talde barruan sentimendu ezezkorrak ekar ditzake. Honek, tik mugimenduak pertsonalki, familiarki, eskolan eta gizarte bizitzan eragin dezakela adierazten du. Horregatik, gizarte eta famili laguntza oinarrizkoa da. Normalean, eta umeak txikiak direnean, gurasoek tik mugimenduak normaltzat eta behin-behinekotzat hartzen badituzte, desagertzera jotzen dute, bestalde, umeari errieta egiten badiote, tik mugimenduak areagotu eta intentsifikatu egingo dira.
|
|
|
|
|